Aurkezpena

Blog hau Xabi Mendiguren, Batxiler eta DBHko irakaslearena da.

Webgune honetan arlo ezberdinak jorratuko dira: gure abizenaren buruzko gaiak, XXI.mendeko hezkuntzari dagozkion nobedadeak, interesgarri diren argazkiak, etb.

DBH.ko Master Ofiziala Mondragon Unibertsitatean

2009.ko Irailean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA hasi zen.

Ikasturte baten iraupena dauka, guztira 1500 ordu iraunduz. Besteak beste, hurrengo konpetentzia profesionalak garatzen dira:

  • Irakaskuntza eta ikasketa prozesuak planifikatu, garatu eta   ebaluatzea
  • Ikasketa guneak diseinatu eta garatzea
  • Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina sustatzeko eta bere kabuz zein beste batzuekin ikasteko gaitasunak indartzeko
  • Ikasgelako elkarrekintza eta komunikazio prozesuak ezagutzea

Master hasieran GISA ANTOLAKUNTZAREN EGITURAri buruzko aurkezpen bat egin nuen. Antolakuntza honek izan duen EBOLUZIOA ere azaltzen dut. Hurrengo PDFan zehazten da aipatutakoa.

 

Euskararen Nazioarteko Eguna. Gure hizkuntza sustatu dezagun !!

Abenduak 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hizkuntzaren aldeko hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko hainbat herritan, euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Helburu hori oinarri hartuta, Donostian Mintzodromoa antolatzen da. Ehunka lagun aritzen dira ekimen horretan parte hartzen. Hitzez hitz, ahoz aho lelopean Bulebarrean jartzen den karpa batean biltzen dira eta lau laguneko taldetan 15 minutuko solasaldiak izaten dituzte. Hitz egiteko gaien artean, Donostiako gauzarik politena eta itsusiena, 2016an Donostia Europako kultur hiriburu izateko hautagaitza eta euskara bera izaten dira.

Mintzodromoaren xedea, euskara kalera ateratzea da. “Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea nahi dugu, euskaraz jakin eta euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari hitz egiteko aukera eman nahi diogu eta euskalduna izan eta ohituraz euskaraz gutxi hitz egiten duenari motibazioa areagotu”.

Bilbon “euskara guztiona” dela eta “guztion artean egiten” dela aldarrikatzeko herritarren argazkiekin mosaiko handi bat eratzen dute. Bere argazkia irudi horretan ikusi nahi izaten duenak, Arriaga antzokiaren aurrean eta Moyua plazan jartzen diren postuetan uzten omen dute argazkia.

IV. DiarioVasco.com IKT Sariak

Urtero bezala “El Diario Vasco” egunkariak IKTeen inguruko sariak banatzen ditu. Aurten 2009 urtekoak banatu dira eta hona hemen irabazleek proposatzen dituzten webguneak (egunkariaren irakurleentzako gustokoenak):

2009ko BLOG onena : DAVID de JORGE sukaldaria

2009ko WEB 2.0 onena: TROURIST Keep Traveling Real

 

 

 

 

2009ko ENPRESEN WEB onena: SAGARDOTEGIEN Webgunea

 

 

 

 

2009ko ADMINISTRAZIOAREN WEBGUNE onena: Gure ZARAUTZ

Urkide Ikastetxea Heziketa Aldaketaruntz

Orain dela urte batzuk Urkide Ikastetxean inork ez zuen ADIMEN ANITZAK (Inteligencias Multiples) teoriari buruz ezer ez entzun.

Metodologia hau pixkanaka-pixkanaka joan zen klaseetan ezartzen. Lehenengo Bartzelonako Montserrat Ikastetxetik hartu zuten adibidea. Geroxeago irakasleei formatu behar izan zitzaien metodologia hau praktikan jartzeko: “ez zen problemarik egon, ohituta daude birziklatze arauarekin”.

Beraz, orain dela urte bete, praktikan jarri zen aipatutako ADIMEN ANITZAK metodologia hau. Momentuz bakarrik jarri da martxan Matematika ikasgaian. Modu hontan, ikasleek ahozko moduan argitu behar dituzte ariketak eta gero taldean adostasun  batera iritzi. Beste irtenbide batzuk erabiltzen dituzte Urkiden: kubo manipulatiboak, hauen bidez logika ukimena erabiliz lantzen da.

Isabel Orbañanos, ikastetxeko zuzendaria, azaltzen duen bezala, metodo honen gakoa IKASKUNTZA KOOPERATIBOAn datza: ikasleak talde txikietan antolatzen dira, programa informatiko batek agintzen dituen aldagai batzuen bidez. Modu hontan, mugak sahiesten dira: ez dituzte ikasle lotsatiak ikasle kanporakoiekin esertzen.

Hurrengo proiektua zera izango da: ikasleak gai bat landuko dute ADIMEN ANITZAK deskribatzen dituen sortzi inteligentzien bidez (linguistika, logika-matematika, espaziala, musikala, gorputz-zinestesikoa, intrapertsonala eta naturalista.

ADIMEN ANITZAK metodologia dituen abantailen artean, zera zehaztu dezakegu:

  1. Ikasleak hobeto ulertzen dituzte ideiak
  2. Klaseetan sortzen diren gatazkak murriztu egiten dira
  3. Ikasleen arteko elkarbizitza hobetzen da
  4. “Bullying” ikaste arazoarekin bukatu dezake

Gizakiaren klonazioa

Orain dela egun batzuk zera irakurri nuen egunkari batean: Dolly ardia klonatu zuen Ian Wilmut ikertzailearen iritziz oso zaila dugu gizakiaren klonazioan emaitza onik ateratzea, gaur egun egiten ari diren ikerketekin behintzat.

Ian Wilmut jakitunak honela hitz egiten duenean, imajina dezakegu zelako etorkizun pobrea datorkigun klonazioari dagokionez.

Egia da klonazioaren zailtasunak ugariak direla. Alde batetik, legeak oraindik ez du horrelako teknikarik onartzen, eta bestetik, animalietan egin diren ikerkuntzetan emaitza taxarrak atera omen dira.

Hala ere, klonazioak, bere oinarrizko kontzeptuan, guregan izan ditzakeen onurak aipatzekoak dira. Lehendabizi, gure gizartean gero eta arruntagoak diren bikote antzuei itxaropenaren atea irekitzen zaie klonazioak birsorkuntzan irtenbideak eskaini ditzekeelako. Bigarrengoz, ikertzeileek aipatzen duten bezala, gaitz berrien kontra borrokatzeko soluzioak ere proposatu ditzake.

Dena den, argi dago klonazioak gaur egun aurkari asorekin topo egiten duela: legeak erakusten dituen zailtasunak, kristau komunitatearen kontrako iritzi jarraiak, teknika eta ikerketa aldetik beharrezkoak diren aurrerapausuen gabezia.

Ezezkoaren arrazoi hauek ez dira zergatik izan behar gainditu ezin daitezkeen oztopoak. Etorkizaunari begira klonazioari aukera eman behar zaio giza eboluzioan bere ekarpena egiteko.

Horrelaizan dadin, utzi diezaiegun ikertzaileei bere lana egiten eta izango dugu emaitzik epe laburrean.

2016ko Olinpiar Jokoak Rio de Janeiron

Inauterien hiria, jaiarena, bossa novarena, sanbarena, Maracana estadioarena, caipirinha-rena, hondartza turistikoena… Hori dena eta gehiago da Rio de Janeiro (Brasil). Eta, atzotik, baita munduko kirol ekitaldirik handienaren zain dagoen hiria ere. Kopenhageko (Danimarka) Marriott hotelera begira zegoen atzo mundua, eta Euskal Herrian arratsaldeko zazpiak inguru zirenean jarri zuen dantzan Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Brasil guztia: Rio de Janeiron jokatuko dira 2016ko Olinpiar Jokoak, Cidade Maravilhosa-n. Albistea jakitearekin batera, erotu egin zen Rio de Janeiro. 50.000 lagun inguru zeuden Copacabanako hondartzan, eta urrian inauteri txikiak ospatzeko baliatu zuten Danimarkatik iritsitako albistea, kontzertu batetik bestera «Rio txapeldun» kantari.

logotipo-olimpiadas-rio-20161

«Munduak inoiz ikusi dituen Jokorik onenak antolatuko ditugu». Sinetsi ezinda, hazita zegoen atzo Luiz Inacio Da Silva Lula Brasilgo presidentea. «Ospatzeko eguna da gaurkoa, Brasilek bigarren mailako herrialde izateari utzi baitio». 122 urteko historia luzean, Hego Amerikako herrialde bakar batek ere ez ditu antolatu oraingoz Olinpiar Jokoak. Buenos Aires saiatu zen 1956, 1968 eta 2004an, baina kale egin zuen. Eta Rio de Janeirok ere kale egin zuen 2004an eta 2012an. Baina Hego Amerikak eta NOBk hautsi dute elkarrekiko ezinikusia. «Olinpiar Jokoak non jokatu erabakitzeko zegoen desoreka orekatu beharra zegoen», ospatu zuen atzo arratsaldean Lula Da Silvak, Kopenhagen bertan. «Munduko hamar ekonomia handien artean Hego Amerika da, Afrikarekin batera, munduko kirol ekitaldirik handiena antolatu ez duen kontinente bakarra».
Eskualdea eta herrialdea bera eraldatzea da Rio de Janeiroren helburua. Kirol ekitaldi soila baino zerbait gehiago antolatu nahi du. «Herrialdearen garapenari bultzada eman nahi diogu», zehaztu zuen Da Silvak. «Brasildarren berotasunarekin eta poztasunarekin».